XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaia: Instantziak / Helburua Instantzi eredu desberdinak landuz, idazki horietako hizkuntzaz jabetzea. Maileguak lantzea.

Erabilera 1. Ikasleak bi taldetan jarriz, talde bakoitzak instantzi eredu bat diseinatuko du.

A taldeak obra txikiak egiteko baimena eskatzeko instantzia diseinatuko du eta B taldeak, aldiz, kalean saltzeko baimena eskatzekoa.

Taldekide bakoitzak bakarka landuko du bere inprimakia eta ondoren, talde osoan eztabaidatuz bakar bat aurkeztuko diote beste taldeari.

Ondoren A taldekoek, B taldekoek prestatutako inprimakia egoera horretarako emango zaizkien datuekin bete beharko dute eta B taldekoek A taldekoek prestatutakoa.

2. Ariketa analitikoa: Maileguzko hitzak (5).

Etxeko berrikuntzatarako eskaera egiteko inprimakia (A taldea).

Etxean zenbait berrikuntza egin ahal izateko, baimena eskatu behar zaio Udalari.

Baimen hori lortzeko bete behar den eskaera da, hain zuzen ere, diseinatu behar duzun inprimakia.

Kontuan izan beharko duzu, alde batetik, instantzien egitura, eta bestetik, kasu horietan interesatzen den informazioa.

Baimena emateko honako datuok behar izaten dira: 1. Eskatzailearen identifikazio-datuak: izen-deiturak, helbidea, NAN zenbakia, eman-lekua, eman-data eta telefonoa.

2. Obra-mota eta obraren kokalekua.

Proiektuaren deskribapena eta aurrekontua.

Noiz egingo den eta nor den proiektuaren sinatzailea.

Baimena eskatu nahi duenari gauzak erraztearren, guzti hau idatzirik eta hutsuneak utziz emango zaio.

3. Oinean esaldi finkoa agertzen dela esan dugu.

Kasu honetan esaldi finko horretan zera gehitu beharko da: sinatzaileak idazkian ematen dituen datuak egiazkoak direla.

Puntu hauek kontuan izanik, presta ezazu berrikuntza txikiak egiteko obra-baimenaren eskaerarako inprimakia.

Kalean saltzeko eskaera egiteko inprimakia (B taldea).

Hiritar batek kalean zerbait saldu nahi badu, inprimaki bat bete behar izaten du.

Inprimaki hori da, hain zuzen ere, diseinatu behar duzuna.